Korner: Fifa Txapelketa

Partida bikaina

Gaur Korner Festibala ekintza amaitu da. Festibalak kultura eta futbola elkartu ditu aste osoan zehar Donostian. Amaiera Fnacen izan da Korner Fifa PlayStation Txapelketarekin. Zale ugari gerturatu dira eta Realeko VFO txapelketako taldekideak ezagutzeko aukera izan dute. Gainera, tutorial bat eta erakustaldi bat eskaini dute taldekideek.

Bi kategoria egon dira txapelketan: haurrak (15 urtera arte) eta helduak (16 urtetik aurrera). Finalera iritsi diren jokalariek VFO txapelketako txuri-urdin taldearen aurka jokatzeko aukera izan dute. Esperientzia bikaina izan da zaleentzat. Irabazleak Jon Huici, haurren kategorian, eta Christian Navarreta, helduen kategorian, izan dira. Saria ezin hobea izan da irabazleentzat: sarrerak Realeko neurketa bat Anoetan ikusteko eta taldearen kamiseta ofizialak. Egun borobila izan da Fnacen. Realak Fnaceri eskertu nahi dio Korner Festibalean parte hartu izana.

Informazio osoa Kornerren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!