JOSTAILU BILKETA

Elkartasunezko opariak

Vídeo

Peluxeak, baloiak, futbol kamisetak, panpinak,... opari asko eta oso bereziak. Atzo, zale txuri-urdin askok Anoetara eraman zuten bere opari berria. Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "Beren eskubideak jokoan" kanpainari esker, Real Sociedad Fundazioa batu dena bosgarren urtez jarraian, Malagaren aurkako neurketaren aurretik Estadioaren inguruan bi gune kokatu ziren nahi zuten zale guztiek lagun zezaten jostailu berriekin. Helburua aurtengo gabonetan ume guztiek haien oparia edukitzea da.

Goizeko 10:30tik Gurutze Gorriko laguntzaileak eta harrobi txuri-urdineko jokalariek bi guneetan lagundu zuten jostailuak jasotzeko. Guztiek lagundu nahi izan zuten. Realeko presidentea, Jokin Aperribay, eta Malagako kontseilaria Francisco Martin Aguilaa, denda ondoan zegoen gunera hurbildu ziren bi taldeen kamisetak uzteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!