JOSTAILU BILKETA

Elkartasunezko opariak

Vídeo

Peluxeak, baloiak, futbol kamisetak, panpinak... opari asko eta oso bereziak. Atzo, zale txuri-urdin askok Anoetara eraman zuten bere opari berria. Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "Beren eskubideak jokoan" kanpainari esker, Real Sociedad Fundazioa batu dena seigarren urtez jarraian, Real Valladoliden aurkako neurketaren aurretik Estadioaren inguruan hiru gune kokatu ziren nahi zuten zale guztiek lagun zezaten jostailu berriekin. Helburua aurtengo gabonetan ume guztiek haien oparia edukitzea da.

Arratsaldeko 17:00etatik Gurutze Gorriko laguntzaileak eta harrobi txuri-urdineko jokalariek hiru gunetan lagundu zuten jostailuak jasotzen. Guztiek lagundu nahi izan zuten. Realeko presidentea, Jokin Aperribay, eta Real Valladolidekoa, Carlos Suarez, gune batera hurbildu ziren bi taldeen kamisetak uzteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!