KORNER: NESKEK ERE JOKATZEN DUTE

Erreferenteak

Vídeo

Vero Boquete, Aintzane Encinas eta Nahikari Garcia. Emakumezkoen futbolaren hiru aurpegi oso ezagun. Victoria Eugeniako Club Aretoan elkartu ziren hirurak horri buruz hitz egiteko. Olga Viza aritu zen moderatzaile lanetan Korner Festibalaren ekitaldi berri honetan. “Neskek gaur egun emakumezkoen futbolaren erreferentziak dituzte eta horretan asko aldatu gara”, Veroren arabera. Nahikarik berak onartu zuen galiziarra erreferente bezala zuela txikitan eredua jarraitzeko.

Garrantzitsua da, gainera, emakumezkoen futbolak bere balore propioak izatea, Aintzanek zioen bezala, bere ildotik jarraitzeko, konparazioak ez baitira positiboak. Horretarako, “eredu diren pertsonetan erreparatu beharra dago, haien bidea segitzeko”, Nahikariren arabera. Horregatik, osagai guztiak ditugu kirol honi jarraipena eman eta istorio bikainak kontatzeko, Aintzanek zioen bezala. “Batez ere etorkizunera begira, inbertsioa luzerako delako”, amaitu zuen Verok.

Protagonisten hitzak entzun nahi al dituzu? Ez galdu bideoa!

Gogora ezazu informazio guztia Kornerren kontsulta dezakezula.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!