Realeko hamaika atleta izan dira hautatuak euskal selekzioarekin Larrabiden (Iruñea) uztailaren 27an ospatuko den Espainiako txapelketan parte hartzeko. Gizonezkoen taldearen erdia baino gehiago dira Realekoak.
Hauek dira hamaika hautatuak:
- 100 eta 4x100 mistoa: Octavian Mihail Romanescu
- 400 eta 4x400 mistoa: Adrián Rocandio
- 4x400 mistoa: Gen Esteban San Millán
- 5.000: Iraitz Arrospide
- 110 hesidun metro: Pablo Cid
- 400 hesidun metro: Iñigo Rodríguez
- Altuera: Carlos Cid
- Pertika: Istar Dapena
- Luzera: Asier San Sebastián
- Salto hirukoitza: Eneko Carrascal
- Mailua: Aitor Urkia
Gainera Realeko beste lau atletek ere hartuko dute parte haien selekzioekin. Javier Donesek 110 hesidun metroetan hartuko du parte eta David Lorenzok 3.000 metrotan, biak Madrilgo selekzioarekin. Gainera, Diego Cabellok 400 hesidun metrotan Kantauriko selekzioarekin eta Javi Bazok 400 metro eta 4x400 mistotan Errioxakoarekin parte hartuko dute.
20 urtez azpiko Europako Txapelketa
Aitor Urkia, Realeko mailu jautilaria, ezin izan zen Suedian ospatu zen Europar Txapelketako finalean sartu. Hogeigarrengo postuan amaitu zuen 66’69 metrotaraino mailua bidaliz.