LALIGA AREA, SEIRETAN

Estreina ezazu gaur gurekin zure posterra

Posterra gustatu zaizu? Gaur seiretatik aurrera zure alea jaso ahal izango duzu Area LaLigan, Boulevard 19 etorbidean kokatuta dagoena. Bertan Illarra, Zaldua, Januzaj eta Llorente ordu bat egongo dira autografoak sinatuz eta lehenengo aleak banatuz.

Non jaso?

- Azaroaren 21etik 25era: "Área LaLiga"-n (Boulevard 19 etorbidea).

- Azaroaren 22tik abenduaren 5era (barne): Elkano kaleko eta Reale Arenako dendetan (10etatik 20etara).

- Ostiraletik aurrera, Donostiako gure bi dendetako batean erosketaren bat egiten duten pertsonek, poster txiki bat jasoko dute opari bezala.

- Bi biltze puntuetan poster bat bakarrik jaso ahal izango da pertsona bakoitzeko.

- Posterraren biltzea abenduaren 5ean amaituko da. Aleak lehenago bukatuz gero, jakinaraziko da.


Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!