REAL SOCIEDAD 1-0 ATLÈTIC TERRASSA HC

Estreinaldia garaipenarekin

Gure belar hockeyko taldeak konbentzitzen duen garaipen batekin estreinatu du denboraldia Bera Beran. Txuri-urdinek 1-0 gainditu dute Atlètic Terrassa HC hasieratik bukaerara arte nagusi izan diren partidan. Hasiera oso ona izan da, lehen minututik aukerak sortuz eta garaipenaren bila arituz. Abagunea etengabeak izan dira, baina gola ez da azken laurdenera arte iritsi, Maider Altunak markagailua ireki eta garaipena Realarentzat ziurtatzea lortu duenean. Oso sentsazio onak txuri-urdinen ligako estreinaldian, partida borobila burutuz, nahiz eta markagailua laburra izan zelaian ikusitakoarentzat. Datorren asteburuan Kanariar Uharteetara joango dira UD Taburienteren aurka jokatzeko. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!