Real Sociedad Fundazioaren Eguna

Etor zaitez Zubietara!

VĂ­deo

Dena prest dago Real Sociedad Fundazioaren egunerako, datorren ekainaren 10ean Zubietan ospatuko dena. Zale txuri-urdinek egun ezin hobea igaroko dute Realaren instalazioetan.

Egun honetan hiru oinarri nagusi izango dira: kirola, dibertsioa eta solidaritatea. Goizeko bederatzietatik ekintza ugari ospatuko dira Zubietan. Futbola nagusi izango da futbol eskoletako neurketekin. Guztira 110 taldek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.400 neska-mutil inguru, 60 eskola baino gehiagotik etorritakoak.

Zubieta hainbat zatitan banatuko da. Futbol eskoletako partidak jokatuko dira, jokoak, puzgarriak, margoketak eta abar izango dira. Aurreko edizioetan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi izango den zonaldea jarriko da. 

Iazko urtean bezala, instalazioetara egingo diren bisita gidatuak izango dira. Aurtengo berrikuntza bezala, infantil mailako neskek neurketak jokatuko dituzte, LaLiga Genuineko gure taldeak ere partida bat izango du, eta, bestalde, bertsoentzako astia ere izango da. Bertso tailerra egongo da Bertsozale Elkartearen eskutik.

Real Sociedad Fundazioak bultzatzen dituen baloreen artean kirol ugari praktikatzea dago. Hori dela eta, Realeko atletismo sekzioa, belar hockeyeko sekzioa eta urpeko sailak ere bere lekua izango dute. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izango dute gure kirolariekin. 

Bihotzez elkarteari laguntza 

Aurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Bihotzez-i lagunduko zaio (Kardiopatia duten Umeen Familien Elkartea).

Eskerrak Autocares Aizpurua-ri eta gainontzeko laguntzaileei 

Real Sociedad Fundazioak eskerrak eman ditu behin ere, beste laguntzaileak ahaztu gabe, Autocares Aizpurua-ri urtero ematen duen laguntzagatik, egun honetako babesle ofiziala izanik.

Espero den zale kopurua dela eta, jakinarazten da ezingo dela Zubietan kotxea aparkatu eta, beraz, oinez iritsi beharko da. Donostiako Hipodromoan edo Merkabugatiren zonako aparkalekua erabili ahal izango da. Z7 zelaiaren ondoan ere aparkagune bat ahalbidetuko da. 

Etor zaitez Zubietara ekainaren 10ean!

 

* Goiko bideoa iazko edizioaren laburpena ikus daiteke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!