Sansek Huesca hartuko du larunbat honetan Anoetan. Txuri-urdinak garaipenaren bidera itzultzetik datoz, pasa den astean Andorra mendean hartuta. Hiru puntu horiek, taldea animoz indartzeaz gain, jaitsiera postuetatik ateratzeko balio izan zuten, partida borobila sinatuz.
Huescatarrek, bestalde, oso indartsu ekin zioten denboraldiari, baina azken lau neurketetatik hirutan galdu dute eta apur bat irregularrak izaten ari dira. Donostiarrek etxean duten indarra erakusteko aukera berria, oraindik ez baitute galdu (bi garaipen eta hiru berdinketa). Gehiagoren bila. Aupa Sanse!