EZIN BAZARA ETORRI, UTZI ZURE BAZKIDE TXARTELA KLUBARI, SENIDE BATI EDO LAGUN BATI

Ez dadila inor falta larunbateko partida

Vídeo

Elcheko partida utzi zuen aho-zapore onaren ostean, munta handiko beste partida bat dator. Datorren larunbatean Realak Atletico Madrid taldearen aurka jokatuko du 18:30etatik aurrera, txuri urdinek gustuko duten denboraldiko hitzordu handi horietako batean. Etxeko estreinaldian bezala, giro ezin hobea espero da.

Ordua duela bi jardunaldi baino hobea bada ere, ziur aski bazkide kopuru bat ezin izango da partidara joan, hainbat arrazoi direla medio. Ezin baduzu, harmailetan inor falta ez dadin, bazkide txartela klubari nahiz senide edo lagun bati utzi diezaiokezula gogorarazten dizugu.

Bazkide txartela klubari utzi nahi diozu? Hemen duzu informazio guztia

Bazkide txartela senide edo lagun bati utzi nahi diozu? Deskargatu hemen Realzale App-a

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!