IV. Kirol Eguna by Euskaltel

Festa bikaina

Donostiako Alderdi Eder parketa eta Boulebarda kirol-kantxa bihurtu dira Euskaltelek, Realaren babesle ofiziala, antolatu duen Kirol Egunaren IV. edizioarekin. Ekitaldia antolatzeko Donostiako Udalaren eta Real Sociedad Fundazioaren laguntza izan du Euskaltelek.

Eguna, eguraldiarekin batera, ezin hobea izan da. Familia askok kirola praktikatu dute eta gipuzkoar hiriak transmititzen duen kirol arima sustatu dute. Gainera, pertsona guztiek kirola egitearen onurak ikusi dituzte.

Realak festa handi honetan parte hartu du. Desgaitasunaren inguruan sentibilizatu eta kirola elementu integratzailea izan daitekeela, bai eta bide egokia ere balioak transmititzeko helburu izanda, Realeko behe-kategorietako taldeetako teknikariek 3ko futboleko txapelketa inklusiboan parte hartu dute Atzegi (Adimen-desgaitasuna duen pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) elkarteko kideekin taldeak osatuz. 

Zunbako master classak, herri kirolen eta esku-pilotaren tailerrak eta erakustaldiak, paddle surfa Kontxako hondartzan, kirol elektronikoak, taldeko irristaketa-ibilbideak, rokodromoa eta jumping… Festa borobila izan da

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!