SANSE 2-1 FC ANDORRA

Finalera!

Vídeo

Sanse Bigarren Mailara igotzeko partida batera dago. Gazteek bi eta bat garaitu dute Andorra Almendralejon eta zilarrezko mailara igotzeko behin betiko kanporaketara pasa dira. 

Txuri-urdinak oso ondo sartu dira partidara, eta Alkainek gola egiteko aukera izan eta gero, epaileak penaltia adierazi du hurrengo jokaldian, atzelari batek baloia eskuz ukitutzegatik. Robert Navarrok hamaika metroetatik ez du hutsik egin. Andorrako taldea suspertu egin da golaren ostean eta Riverolaren falta jaurtiketa batekin berdintzea lortu du.

Bigarren zatian partida oso berdinduta egon da, bi taldeentzat ia aukerarik gabe. Partida luzapenera joan da. Bertan, Sarabiarenak bederatzi jokalarirekin geratu dira (arauzko denboran kanporatu bat bazuten) eta norgehiagoka Alonsoren mutilen alde jarri da. Garrido, ezkerraz egindako jaurtiketa batekin, bi-batekoa jartzetik gertu egon da. Azken txanpan, Andorrako taldeak aurrera egiteko garaipenaren premian zeuden, baina ezin izan dute ezer egin. Azken minutuetan Lobetek gola egin du garaipena eta azken kanporaketarako txartela ziurtatuz.

Orain, asteleheneko zozketaren zain eta LaLiga Smartbankeko igoerarekin amets egitera. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Pecharromán (kap), Arambarri, Pacheco, Ezkurdia (Aldasoro, min.91), Olasagasti, Urko (Blasco, min.50), Alkain (Sola, min.63), Robert Navarro (Garrido, min.67), Lobete eta Karrikaburu (Jiménez, min.63).

FC Andorra: Ratti, Pedraza, Adri (Pastor, min.83), Rai, Riverola, Loureiro, David (Enri, min.83), Pau (Gaffoor, min.94), Martí, Bover (kap) eta Carlos.

Golak: 1-0: Robert Navarro (pen), min.7. 1-1: Riverola, min.37. 2-1: Lobete, min.113.

Epailea: Pozueta Rodríguez. Txartel horiak Karrikaburu eta Blascorentzat eta Rai eta Loureirorentzat. Txartel gorria Martirentzat 80.minutuan (bi hori) eta Pastorrentzat 100.minutuan (gorri zuzena).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!