Real C 3 - 2 Gernika Club

Garaipena liderraren aurka

Vídeo

Gure hirugarren taldeak urteko lehen garaipena lortu du Zubietan liderraren aurka. Partida erotuta hasi da: hiru minuturen buruan, Karrikaburuk markagailua ireki du  eta minutu gutxira Gernikak erantzun egin du, Marreroren arean penalti bat eraldatu ondoren. Baina gutxira Regilek buruz sartu du baloia korner baten irteeran eta, errematatzeko, Dadiek izugarrizko tiroa sartu du kontraeraso txuri-urdin baten ostean. Ikuskizun bikaina Zubietan. Lehen zatia etxekoen nagusitasunarekin amaitu da eta Dadierrek ia laugarrena sartu du; baloia Altamirak gelditu du mugimendu trebe batekin.

Bigarren zatia joan-etorri etengabearekin hasi da, baina nagusitasun xumea izan dute txuri-urdinek. Hala ere, Gernikak goian eutsi ditu eta estutze horietako batean gol bat egin du Marrerok bere atean, bisitarien presioaren ondorioz. Partida azken minutuetara arte bizirik egon da. Gernikak falta oso arriskutsua izan du area aurrealdetik, baina Urcelayren erdiraketak ez du errematatzailerik aurkitu. Partidaren amaiera eta urteko lehen garaipena eta, gainera, taulako liderraren aurka. Datorren astean txuri urdinek Tolosari egingo diote bisita. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Marrero, Zoilo, Obeso, Zubillaga, Dadie (Balda), Karrikaburu (Goikoetxea), Kortajarena (Lespinasse), Regil, Cortes, Rodríguez, Gorrotxategi (Magunazelaia)

Gernika Club: Altamira, Cabanas, Zamorano (Hernández), Torrealdai, Enziondo (Arana), Urcelay, Etxabe (Ribeiro), Fernández, Rodríguez, Alonso, Marcos (Badiola)

Golak: 1-0: Karrikaburu, min.3, 1-1: Etxabe, min.20, 2-1: Regil, min., 20, 3-1: Dadie, min.24, 3-2: Marrero (pp), min.66

Epailea: Nacho Díaz. Txartel horia erakutsi die etxeko Karrikabururi, Lespinasseri eta Goikoetxeari, eta kanpoko Hugo Cabanasi, Imanol Etxaberi, Alejandro Hernandezi eta Ander Fernandezi. Etxeko Zoilo kanporatu du bi txartel horiren ondorioz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!