SAN IGNACIO 1-0 REAL C

Gehiago merezi dute

Gure hirugarren taldeak gol bakar batengatik galdu du San Ignacioren aurka gaur goizean. Txuri-urdinak hobeto atera dira zelaira, hainbat aukera sortuz lehenengo minutuetan. Lobetek, jaurtiketa gurutzatu batekin, gertu izan du gola gipuzkoarrentzat. Etxekoek ere abisua bidali dute erremate arriskutsu batekin, Ayesak gelditu duena. Hortik gutxira, Sergio Franciscoren mutilek lehenengo zatiko aukerarik onena izan dute, Galarretak baloia zutoinera bidali ondoren. Baina arabarrak markagailuan aurreratu dira ordu erdia bete denean baloi geldi batean, Rosellik, buruz, barrura bidali duena.

Txuri-urdinek berdinketa bilatu dute bigarren zatian zehar, etxekoak kontraerasoak bilatuz bigarrena egiteko asmoz. Cachenaut, Sanchez, Kortajarena, Lucbert… aukerak egon dira banakoa lortzeko, baina gipuzkoarrek ez dute asmatu, etxekoak ere ondo aritu direlako defentsa lanetan. Nahiz eta gahiago merezi, azkenean porrota gol bakar batengatik. Txuri-urdinak zazpigarren postuan mantentzen dira emaitza honen ondoren eta hurrengo astean CD Basconia jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

San Ignacio: Castro, Peciña, Roselli, Sgro, Llacer, Blanco, Alvarez, Rebbach (Vieites, min. 88), Salvador (Khakhlov, min. 66), Otu, Rivas (Sobrido, min. 64).

Real C: Ayesa, Gabilondo, Cachenaut, Pacheco, Crotto, Valtierra (Aranzabe, min. 60), Olasagasti, Sanchez, Garrido (Kortajarena, min. 60), Galarreta, Lobete (Lucbert, min. 78).

Gola: 1-0: Roselli, min. 30

Epailea: Barrio Salas. Txartel horia erakutsi die etxeko Alvarez  Khakhalovi eta kanpoko Lobete, Cachenaut eta Galarretari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!