REAL C 1-1 BALMASEDA FC

Gehiago merezi dute

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bana berdindu du arrataslde honetan Balmasedaren aurka Zubietan. Txuri-urdinak garaipenaren bila zelairatu dira, berdinketa ontzat ematen zuen aurkari baten aurrean. Geldikako jokaldi batean iritsi da bizkaitarren gola, lehen zatiko aukera bakarrean. Basarasen falta zuzena, geldiezina. Markagailua alde zutela, jokoaren erritmoa moteltzen saiatu dira kanpokoak. Baina gipuzkoarrak nagusi izaten jarraitu dute, eta partida berdintzeko zorian izan dira Kortajarenaren bitartez, atsedenaldiaren atarian, baina bere jaurtiketa ate gainetik joan da.

Partidaren gidoia ez da aldatu bigarren zatian. Bizkaitarrak gero eta atzerago, euren lerroak elkartuz eta txuri-urdinak etengabe arriskua sortuz. Amaierarako hogei minuturen faltan, Karrikaburuk penaltiz neurketa berdintzea lortu du. Gure hirugarren taldeak garaipenaren bila jarraitu du amaierara arte, helburua lortzeko aukerekin, baina asmatu gabe. Puntu honekin, gure bigarren filiala hirugarren postuan kokatu dira, baina lehen bi sailkatuek baino partida bat gutxiagorekin. Datorren astean, gipuzkoarren arteko derbia Loinazen Beasainen aurka.

Fitxa teknikoa:

Real C: Arana, Cortes (Dadie, min. 66), Sukia, Cantero, Zoilo, Zubillaga, Goñi (P. Rodriguez, min. 66), Balda (Lespinasse, min. 51), Magunazelaia (Teijeira, min. 80), Kortajarena eta Karrikaburu.

Balmaseda FC: Bruno, Estevez, Corral (Padura, min. 34), Javi, Valin, Lambarri (Maka, min. 51), Aitor (Arribalzaga, min. 75), Basaras, Pablo (Infante, min. 46), Eguino eta Herreros.

Golak: 0-1: Basaras, min. 23; 1-1: Karrikaburu (p.), min. 69

Epailea: Alcibar Beristain. Txartel horia erakutsi die etxeko Goñi eta Zubillagari eta kanpoko Eguino, Javi, Basaras eta Infanteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!