AMETS BAT

Gozatzen

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Donostiko Ikasbide Ikastola eta Deutsche Schule San Albertro Magnoko 97 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa social eta hezitzaile honekin. Kasu honetan emakumeen taldea izan da aktibitatearen erdigune.

Txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egin dute, nesken taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute Itxaso Uriarte eta Claudia Blanco jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joan dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute. Hilaren 14ean Zubietan izango dira nesken taldea animatuz EDF Logroñoren aurkako partidan.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!