UDARA REALAREKIN

Gozatzen jarraitzen dute

Vídeo

Udara Realarekin ekintzaren hirugarren txanda amaitu da. Kirol aktibitate desberdinetaz disfrutatu dute aste honetan zehar Zubietako instalakuntzetan. Guztira ia 150 txiki egon dira RS Campusean eta dibertitzeko aukera izan dute esperientzia ahaztezin honi esker. RS Nesken Campusa jada bukatu da bigarren txanda honen ondoren, non giro bikaina izan duten parte hartu duten guztiek.

Bestalde, RS Udalekuak-eko lehenengo txanda hasi da Lekarozen eta bizikidetza bikaina izaten ari da. Umeak aktibitate desberdinetaz gozatzeko aukera izaten ari dira, futbola alde batera utziz: menditik ibilaldiak eginez, igerilekuan bainatzen, lagun berriez disfrutatzen, etab. Guztia Real Sociedad Fundazioko begiraleekin. Horien eskutik laguntasuna, autonomía, errespetua eta talde lana bezalako baloreak landu dituzte giro txuri-urdin bikain batekin.

Bihartik aurrera laugarren astea hasiko da RS Campusean eta bigarrena RS Udalekuak ekintzan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!