Atletismoa

Hamabi atleta, Espainiako Txapelketara

Ostiral honetan hasi eta igandera bitartean, Realeko hamabi atleta arituko dira lehian Espainiako Txapelketa absolutuan, Gallureko pista estalian, Madrilen. Talde txuri-urdinaren ordezkariek aukera bat baino gehiago dute domina eskuratzeko aukera, eta Tessy Ebosele da nabarmentzeko moduko partaidea. Jauzilari gaztea, azken asteetan pistetatik kanpo lesio bat eduki eta jada sendatuta dagoena, Madrilera joango da eta podiumera igotzeko aukerak izango ditu, bai jauzi hirukoitzean bai luzerako jauzian.

Hain justu, baliteke jauzien pasilloan Realak beste domina bat eskuratzea. Eneko Carrascalek,  sub23 titulua eskuratu eta gero,  16 metroak gainditu nahi ditu lehen aldiz hirukoitzean, eta bere lehen domina absolutua eskuratu. Arreta berezia egin beharko zaio, baita ere, 400ekoari, taldeko hiru abiadura lasterkari sasoi-sasoian daude-eta. Adrian Rocandio, Gen Esteban San Millan eta Asier Fernandez dira lasterkari horiek.

Gallurreko pistan lehiatuko dira, halaber, Alberto Muñoz (200), David Blas (800), David Lorenzo (1.500), Jorge Torre (1.500), Moha Bakkali (3.000), John Cabang (60 metroko hesi lasterketa) eta Daniel Pardo (pisua).

Txapelketa Teledeporte kanalaren bitartez jarraitu ahal izango da. Proba segurtasun neurri zorrotzekin garatuko da.

Aragzkia: Fotodeless

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!