2018 EGUTEGIA

Hamabi irudi, 365 oroipen

Vídeo

Hemen da jada Realaren 2018ko egutegi ofiziala. Eguberrietako bezperan, realzale familia guztiarentzat den oroipen polita kaleratzen da. Marrazketabar-en marrazki sinpatikoak gure ehun urtetik gorako historiakin bateratzen dituen horma-egutegia, hilabete bakoitzak kolorez beteta.

Diseinua txuri urdin gakoan pertsonalizatuta dago erabat. Batetik, hilabete bakoitzako goiburua gure marrazkilariak 2017an zehar landu zituen hamabi karikaturaz osatuta dago. Bestalde, 365 egunetako bakoitzean, gure klubaren efemeride bat aurkituko duzu. Partida ofizialen datak ere ez dira falta.

Egutegia jada gure dendetan lortu dezakezu (Anoeta eta Elkano kalean, Donostian) 10€gatik. Bazkideek, akziodunek eta RS Fan-ek deskontua izango dute. Gure online dendan ere aurkitu dezakezu, https://tienda.realsociedad.eus/.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!