REAL SOCIEDAD 2-0 VILLARREAL CF

Hasiera ezinhobea

Realak 2-0 hartu du mendean Villarreal CF taldea norgehiagokako zati gehienean nagusitasuna erakutsiz Zubietan jokatu den denboraldiko lehen neurketan.

Topaketaren hasieratik bi taldeek aukera garbiak sortu dituzte. Lehen abisua bisitarien eskutik iritsi da, Elene atezainak, bere doaiak erakutsi behar izan ditu area barrutik Ainoak egin duen errematea gelditzeko. Natalia Arroyoren taldeak, minutu gutxi behar izan ditu beraiek aukera sortzeko, seigarrenean sartu baitute neurketako lehen gola. Jensenek, Nereak ezker hegaletik zentratutako baloi bat eraldatu du. Momentu horretatik aurrera txuri-urdinena izan da domeinua hainbat aukera sortu dituztelarik. Garbiena, 16. minutuan iritsi da, langaren gainetik atera den Gabyren erremate baten bitartez. Reala gol bateko desberdintasunarekin iritsi da atsedenaldira.

Donostiako taldeak bigarren zatia, baloiaren nagusitasun berarekin hasi du, eta berehala iritsi da markagailuan alde handiagoa ezarri duen gola. Nerea Eizagirrek kornerra atera du eta Lara Matak, lehen zutoinean Franssirekin borrokan ari zela, baloia bere atera desbideratu du. Etxekoen hainbat aukera iritsi dira ondorengo minutuetan, Nerearen urruneko jaurtiketa, atezainak gelditu duen Franssik area barruan egindako errematea eta langa jo duen Gemmaren jaurtiketa. Aukera asko sortuz eta joku ona erakutsiz, hasiera ezinhobea egin du Realak.

Datorren astean jokatuko den Txapeldunen Ligako proba itzela izan da ligako lehen jardunaldia. Ahozapore bikainarekin amaitu du Natalia Arroyoren taldeak. Bidea hau da. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Le Guilly (Allegra, min.72), Specht, Vanegas (Tejada, min. 80), Bernabé, Maddi, N. Eizagirre (kap.)(Cecilia, min. 80), Gemma, Gaby G. (Andreia, min. 61), Franssi (Amaiur, min. 61) eta Jensen.

Villarreal CF: Elena de Toro, Nerea (Mar, min. 87), Lara Mata (cap.), M. Llompart (Rocío, min. 63), C. Cubedo, Giménez, Sheila, Ainoa (Cienfu, min.72), Soldevila, Estefa (Claudia I., min. 46) eta Belén (Kanteh, min. 72).

Golak: 1-0: Jensen, min. 6; 2-0: Lara Mata (b.a.) min. 49

Epailea: Espinosa Rios. Txartel horia erakutsi die etxeko Vanegasi eta kanpoko Gimenezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!