Belar hockeyko taldeak Atletic Terrassaren aurka hasiko du denboraldia Bera Beran. Txuri-urdinek, aurredenboraldi gogor eta fisiko baten ondoren, gogotsu ekingo diote liga hasierari talde kataluniarraren aurka.
Ivan Lorente entrenatzaile bezala jarraituz, gipuzkoarrek aurreko denboraldietako estutasunak ez edukitzea izango dute helburu eta, horretarako, garrantzitsua izango da liga ondo hastea. Aurtengo denboraldiari begira, donostiarrek Luciana Molina fitxatu dute, RC Polotik datorren jokalari argentinarra. Abiadura eta bertikaltasuna emango dizkio hazten jarraitzeko gogoa duen talde gazte bati.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin