REAL SOCIEDAD - UDG TENERIFE (IGANDEA, 12:00)

Helburua, txapeldunordeak

Lehen aldiz Txapeldunen Ligarako sailkapena lortu ondoren, Realak denboraldi bikaina itxi nahi du ligako txapeldunorde gisa. Natalia Arroyoren taldeari puntu bat geratzen zaio bigarren postua ziurtatzeko eta hori izango da helburua Tenerifera egingo duen bisitan. Txuri-urdinak sailkapeneko bigarren postuan daude ia denboraldi hasieratik, eta garaipena bilatuko dute euren postua ziurtatzeko. Reala, Rayo Vallecano mendean hartuta Europako txapelketarako sailkapena lortzetik dator, eta bosgarren sailkatuaren aurka jokatuko du. UDG Tenerifek 2 eta 1 galdu zuen Athletic Cluben aurka. Joaneko partidan Natalia Arroyoren taldeak Tenerifeko taldea 3-0 menderatu zuen. Realak dena emango du merezitako bigarren postua ziurtatzeko helburuarekin. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!