Bertso Derbia

Igandean ospatuko da

Vídeo

Igande honetan, otsailaren 3an, Donostiako Antzoki Zaharrean, 18:00etatik aurrera, ohiko Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatuko da. Eskenatokira igoko diren bertsolariak ondorengoak izango dira: Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus Reala ordezkatuz, eta Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Paya bizkaitarren partetik. Gai-jartzaile lanetan Iker Iriarte arituko da.

Reala eta Athletic Clubaren fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da. Sarrera, bete bitartean, doakoa izango da. Gonbidapenak Donostia Kulturaren leihatiletan (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian) eta Realaren dendatan eskura daitezke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!