Real Sociedad - RCD Mallorca

Informazio baliagarria

Realak igandean RCD Mallorca-ren aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian, arratsaldeko 18:30etan. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria.

Ateak 17:30etan irekiko dira

Reale Arenako ateak 17:30etan irekiko dira.

Saria 

Urrezko Tambor preziatua Reale Arenan izango da igandean. Emakumezkoen futboleko eta belar hockeyko gure taldeek zale txuri-urdinei eskeiniko diete saria RCD Mallorcaren aurkako neurketan. Horrela, beste behin ere, jarraitzaileen txaloak jasoko dituzte, gure hiriaren sari hau merezi izatera eraman dituzten arrakastengatik.

RS Smart Tag

Gogoan izan, RS Smart Tag-a Realeko denda ofizialetan ipini daitekela denboraldi honetako zure kamisetan. Partida hasi baino lehen, aurreneko promozioak martxan jarriko ditugu.

Dendaren ordutegia

Reale Arenan dagoen denda ofiziala partia hasi baino bi ordu lehenago irekiko dugu. Neurkata jokatzen ari den bitartean itxita egongo da eta partida bukatzean berriz irekiko dugu.

Online dendan sartu.

Reale Arenako tabernak

Bai Fan Zonek bai Reale Arenako beste tabernak, zerbitzua emango dute ateak irekitzen direnetik. 20:00etatik aurrera bokatak, hot dogak… aurkituko dituzu. Gainera, partida honetan krispetak salduko dira (20. ateko barran zein 5. eta 6. eta 10. eta 11. ateen artean dauden barretan).

Txarteldegiaren ordutegia

Txarteldegia 10etatik aurrera irekita egongo da eguardiko 13:00ak arte. Eta arratsaldean 16:30etatik partida hasi arte. Txarteldegiak Atano III pilotalekuaren aurrealdean egoten jarraitzen du behin-behinean.

Txartel digitala

Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!