Real Sociedad - RCD Espanyol

Informazio baliagarria Koparako

Realak asteazkenean RCD Espanyol-en aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian, gaueko 21:00etan. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria.

Ateak 20:00etan irekiko dira

Reale Arenako ateak 20:00etan irekiko dira.

Txartel Infantila

Errege Kopako partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Informazio gehiago.

Dendaren ordutegia

Reale Arenan dagoen denda ofiziala goizeko 10:00etan irekiko da asteazkenean eta gaueko 21:00etan itxiko da, hau da, partida hasten den unean.

Online denda.

RS Smart Tag

Gogoan eduki, RS Smart Tag-a Realeko denda ofizialetan ipini daitekela denboraldi honetako zure kamisetan eta nahiz eta RCD Mallorca-ren partida iritsi arte lehen zozketak eta abantailak ez iritsi, Kopako neurketa hau aprobetxatu dezakezu etiketa ipintzeko. Dendan ere kamiseta erosi dezakezu.

Reale  Arenako tabernak

Bai Fan Zonek bai Reale Arenako beste tabernak, zerbitzua emango dute ateak irekitzen direnetik. 20:00etatik aurrera bokatak, hot dogak, etabar, aurkituko dituzu.

Gure Fan Zone-a ezagutu nahi duzu? Bideoa ikusi

Txarteldegiaren ordutegiak

Txarteldegia 10etatik aurrera irekita egongo da eguardiko 13:00ak arte. Eta arratsaldean 19:00etatik 21:00etara. Txarteldegiak Atano III pilotalekuaren aurrealdean egoten jarraitzen du behin-behinean.

Txarteldegiaren informazio gehiago.

Txartel digitala

Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!