CIMASUB 2019

Itsasoa maitatu eta errespetatu

Vídeo

Gaur goizean aurkeztu da Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 43. edizioa. Realaren urpeko sekzioak antolatuta, 'CIMASUB 2019'-k mundu mailan erreferentzia bat izanik jarraituko du beste urte batez. Aurkezpen ofiziala leku pribilegiatu batean ospatu da, Donostiako Aquariumean, hain zuzen, eta, aurten, aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioaren laguntza izango du.

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa azaroaren 14etik 16ra bitartean ospatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean. Gaurko ekitaldian programa eta xehetasun guztiak ezagutzera eman dira. Mundu osotik iritsi diren lan bikainak ikusi ahal izango dira kalitate handiko edizio honetan. Aurtengo helburuetako bat sensibilizazioa garatzeko edukiak lortzea izan da. David Sanchez, CIMASUB-eko zuzendaria, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria, Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatua, Jose Miguel Beltran, Donostia Kulturako ordezkaria, eta Jose Ignacio Espel, Aquarium-eko presidentea, aurkezpenean izan dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!