SANTUTXU FC 4-3 REAL C

Kolpe gogorra

Gure hirugarren taldeak gol bakar batengatik galdu du Santutxuren aurka hogei minuturen faltan irabazita zeukala zirudien neurketa batean. Ez dute jokoa erraztu etxekoek lehenengo zatian, nahiz eta txuri-urdinek baloiaren jabetza izan duten. Bizkaitarrena izan da aukera onena, Ayesak Erreren jaurtiketa urrundu duenean. Hurrengo jokaldian, korner batean, gipuzkoarrak markagailuan aurreratu dira Elosegiren burukadari esker.

Beste korner batean, baina oraingoan etxekoen alde, Fanok neurketa berdindu du. Baina kanpokoak aurretik jarri dira berriro ere Ander Martinen ezkerkadari esker, ezker hegaleko erdiraketa bat errematatu ostean. Aurrelari txuri-urdinak hirugarrena egitea lortu du, baina azken minutuetan guztia aldatu egin da. Bizkaitarrek bi gol ia jarraian lortu dituzte partida berdintzeko eta, amaitzeko bost minutu geratzen zirenean, Fanok garaipena eman dio Santutxuri penaltiz. Kolpe gogora Real C-rentzat, garaipena eskuetan izan eta gero. Altxa egin beharra dago, denboraldia hasi besterik ez delako egin, eta hurrengo jardunaldian pentsatu. CD Vitoria jasoko dugu Zubietan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!