COVID-19aren inguruko prebentzio-neurriak

Komunikatu ofiziala

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, Realak, gure kirolari, langile eta zaleen osasuna zaintze aldera, osasun-prebentzioko neurri hauek hartu ditu une honetatik aurrera eta erabaki berria hartu arte:

- Zubietako eguneroko jarduera guztia (Klubeko talde guztien entrenamenduak eta partidak) ateak itxita egingo da.

- Gure scouterren ohiko jarduera guztia bertan behera geratzen da (bidaiak, hainbat hiritara egindako joan-etorriak, etab.).

- Klubak emandako ostatuetan bizi diren gure harrobiko jokalariak ez dira bere jatorrizko herrietara joango, eta, era berean, arrisku guneetatik datozen gure taldeetako jokalariak euren etxeetan geratuko dira, eta ez dira Zubietara joango, eta ez dute gure taldeekin egingo diren lehiaketetan parte hartuko.

- Harrobiko gure taldeek Aste Santuan jokatu behar zituzten txapelketetara egiten zituzten joan-etorriak bertan behera uztea.

- Fundazioaren jarduerak eten egingo dira, beste agindu bat eman arte, bai kirol-jarduerak, bai gizarte-jarduerak:

- Aste Santuko Nazioarteko Txapelketa bertan behera geratu da.

          - LaLiga Genuineko entrenamenduak eta partidak

          - Amets Bat

          - Aste Santua Realarekin

          - Txikiziklo

          - Ospatu Realarekin

          - Erreminiszentzia tailerrak

          - Teknifikazio-jardunaldiak hitzartutako klubekin

          - Hitzartutako kluben bisita medikoak Zubietara

- Zubietan hirugarrenekin egiten diren jarduera akademikoak etetea (Kirolene, Deustuko Unibertsitatea).

- Babesleekin eta enpresekin merkataritza-ekitaldiak etetea (argazki-saioak, futbolariekin sinadura-ekitaldiak, Reale Arenako jarduerak …)

- Bertan behera geratzen dira prentsaurrekoak. Imanolen asteroko agerraldiari dagokionez, ahal den neurrian, modu digitalean egiten saiatuko dira. Gaur arte itxita egon diren elkarrizketak telefonoz egingo dira.

Klubaren gainerako jarduerak normaltasunez funtzionatuko dute (dendak, bazkidearentzako arreta, bulegoak …), ohiko ordutegiaren arabera, eta klubak higiene eta segurtasun-neurri guztiak zorroztuko ditu Zubietan eta Reale Arenan, osasun-agintarien gomendioei jarraiki.

Reala salbuespen-egoera horren bilakaeraren jakitun egongo da, gerta litekeen edozein aldaketaren aurrean behar bezala jokatzeko. Klub txuri-urdinak biziki deitoratzen ditu egoera horrek gizartean eta bere inguruan eragiten dituen eragozpenak, eta, aldi berean, eskertzen du zaleek aparteko egoera hori lehenbailehen gainditu ahal izateko duten ulermena eta jarrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!