Ane Etxezarreta

Kontratua luzatu du

Vídeo

Realak eta Ane Etxezarretak akordioa lortu dute futbolariaren kontratua 2018ko ekainaren 30a arte luzatzeko. Aurreko kontratua uda honetan amaitzen zen. Honela erdilariak beste urte batez luzatu du bere harremana entitate gipuzkoarrarekin.

Beasaingo jokalariak Real Sociedad TV-ri helarazi dizkio bere sentsazioak. “Oso pozik nago, klubak konfidantza izatea nigan poz handia ematen dit, lanaren saria da”, esan du Anek. Behin denboraldi ofiziala amaituta, ilusioz begiratzen dio datorren kurtsoari. “Gehiago nahi dugu, bloke berdinak jarraitzen du eta ea gauza politagoak lortzen ditugun”, aipatu du txuri-urdinak.  


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!