Aste honetan bi partida jokatuko ditugu Reale Arenan. Ostegunean Dynamo Kylv aurka jokatuko dugu Europa Ligako seigarren jardunaldian (21:00) eta igandean UD Las Palmasen aurka (18:30etan).
Sarrerak eskuragarri
Europako partidarako zein ligako partidarako, sarreren online salmentak martxan jarraitzen du.
Sakatu HEMEN (Sarrerak Dynamo Kylv)
Sakatu HEMEN (Sarrerak – UD Las Palmas)
Bazkide-txartela (lagapenak)
Gogoratu behar da, ezin baduzu etorri, abian duzula bazkide-txartela klubari lagatzeko aukera. Halaber, senitartekoei eta lagunei baimena eman ahal zaie, App Realzalearen bidez, Europako konpromisorako.
Datorren ostiralean, Dynamo Kylven aurkako partida jokatu ondoren, lagapenak familia eta lagunentzat prestatuko dira datorren igandeko Ligako hitzorduari begira. UD Las Palmasen bisitarako lagapena martxan dago.