VFO

Lehen denboraldiaren golak

Vídeo

Astelehenean VFO lehiaketaren lehen denboraldia amaitu zen, FIFA17 jokoaren lehenengo txapelketa birtuala. Amaiera oso estu batean, Philips HUE izan da liga irabazi duen taldea (63 punturekin), Villarreal CF eta Valencia CF-ren aurretik. eSports-eko Realaren taldeak, Rem kapitainak gidatuta, bederatzigarren postuan bukatu du VFOren lehen txapelketa honetan (6 garaipen, 10 berdinketa eta 10 porrotekin).

'Copa MaGiCz-SaLvA'-n final laurdenetara iritxi ziren ilusio askorekin; baina, zorterik gabe, CD Badajozen aurka galdu zuten.

Momentuz, XBox One-a alde batera utzi eta egun batzuk atseden hartuko dute. Datorren denboraldira gogotsu eta ilusioz espero dute. Hemen dituzue taldearen golak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!