Real Sociedad – CH Sardinero (larunbata, 16:30)

Ligaren txanda

Hilabete askotako etenaldiaren ondoren, hemen da belar hockeyaren 20-21 denboraldia. Realak larunbatean hasiko du liga Bera Beran * (16:30). Jorge Perezen taldeak hilabeteak daramatza lanean ikasturte berezi honetako hasierara ahalik eta hobekien iristeko, nola ez, astintzen gaituen salbuespenezko egoera dela eta.

Aurtengo denboraldiari begira, talde txuri-urdinak bost aurpegi berri izango ditu. Txekiar Errepublikatik hiru jokalari heldu dira, guztiak euren herrialdeko selekzioko jokalari nabarmenak. Barbora Čecháková atezainak, Natálie Nováková erdilariak eta Veronika Decsyová erasotzaileak euren kalitatea emango diote Realari. Emilia Garcia Munitis, Italiako pasaportea duen argentinar aurrelaria, eta Catalina Labake defentsa argentinarra ere badatoz.

Priscila Jori, Pilar Campoy, Estefania Cascallares eta Federica carta baja izango dira denboraldi honetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin egon diren denboragatik, eta bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa diegu. Bestalde, Amaia Urainek ere ez du jokalari gisa jarraituko, eta klubeko taldeen entrenatzaileen laguntzaile lanetan arituko da.

* Bera Berako instalazioa itxita egongo da zaleentzat, eta, beraz, ezin izango da barrura sartu.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!