ATLETICO

Mosaiko txuri urdina

Realeko zaleak prest daude igandeko partidarako. Anoetako estadioa dotore jantziko da Atletico de Madrid taldea jasotzeko (18:30etan). Urteko partida onenetako bat dator, bigarren sailkatuaren aurka, eta gainera, talde utxuri urdina une goxoan dago.

Egongo den giro ikusgarri hori handiagotzeko, Realak denboraldiko lehenengo mosaiko txuri urdina antolatuko du. Horretarako, bazkide bakoitzak kartoi mehe bat aurkituko du zelaiko bere eserlekuan. Kartoi mehe bakoitzeko atzealdean instrukzioak egongo dira.

Aurrerapenarekin etorri

Mosaikoa erakusteko garaian, gure bazkideei bere kartoi mehea ereserki ofiziala hasten den unean altxatzea eta goian mantendu dezatela ‘Txuri Urdin’ entzuten den bitartean eskatzen diegu. Modu horretan, mosaikoak jokalariak zelairatzen diren unearekin kointzidituko du.

Mosaiko hau eta Jesús Vidal aktoreari zelai erdian egingo zaion omenaldia kontuan izanda, momentu biak gozatu ahal izateko, gure zaleei Anoetara aldez aurretik etortzea gomendatzen diegu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!