Gaur 17:30ean

Mutrikura goaz

Festa handia biziko da gaur Mutrikun. Lehen talde txuri-urdina Mutrikura gerturatuko da lan saioa burutzera. Arratsaldeko 17:30etatik jokalariek San Miguel futbol zelaian lan egingo dute, Mutriku Futbol Taldearen 75. urteurrenaren ondorioz ospatzen ari diren ekitaldien artean. Reala beti gure klub konbenituekin laguntzeko prest dago, eta are gehiago data garrantzitsu honetan entitate ordiziarrarentzat. Urteak atzera Azkoitia, Hernani, Ordizia, Puio, Deba eta Pasaiara gerturatu ostean, oraingoan Deba Behereko herri polit honi egingo dio bisita. Realeko lehen taldeak Gipuzkoako edozein txoko bisitatzean datza esperientzia polit hau errepikatuko du. Dudarik gabe, Mutriku txuri-urdinez jantziko da eta eskuzabalik jasoko du talde gipuzkoarra. Beste festa bat biziko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!