2018-19: Real Madrid 0-2 Real Sociedad

Partida handiak gogoratzen

Vídeo

2019ko urtarrilaren6an argitaratutako kronika


Opari galanta 

Errege opari ezinhobea eman dio bere buruari Realak. Txuri-urdinek huts eta bi irabazi diote Real Madrid Willian Jose eta Ruben Pardoren golekin. Defentsan bikain aritu dira, erasoan eraginkor eta beharreko zortea izan dute hiru puntuak etxera ekartzeko. Urtea hasteko modu onena Imanol Alguacilen estreinaldian.

Bernabeun garaipena lortzeko dena aldea tera behar zaizu. Hasi eta berehala penalti bat eduki eta sartzea bezala. Merinoren jokaldi ona eta Casemiroren penaltia. Willain Josek aspaldiko bolada hautsi eta gola egin du baloia langatik gertu ipiniz Courtoisen aurrean.Huts eta bat, bai, baina partida guztia aurretik. Reala ondo kokatu da zelaian, eta nahiz eta sofriu behar izan duen, abantaila mantendu du atsedenaldian. Egia da etxekoek berdinketa lortzeko zorian izan direla, baina zutoina, Rulli eta defentsako lanari esker emaitza berdina mantendu da.

Lehen zatian Realak gola egin du eta ezer gutxiago. Bigarrena, aldiz, bestelakoa izan da. Partida kolpez kolpe joan da, erasoz eraso. Oyarzabal eta Januzajek bigarrena egiteko zorian izan dira, eta Vinicius eta Benzemak, ordea, berdinketa. Amaitzeko ordu erdi falta zela Lucas Vazquezek bigarren txartel horia ikusi du eta horrek gauza erraztu du. Azken txanpan, kontraeraso polit batean, Ruben Pardok buruz egin du bigarrena Willian Joseren erdiraketaren ostean. Ederra.

Garaipen honek goruntz bultzatzen du Reala, zentzu askotan. Sailkapenean, animoan eta norbere buruan taldeak duen konfidantzan. Urteak ezin izan du hasiera hobea izan. Jarrai dezala. Ostegunean Kopan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Courtois, Carvajal, Varane, Sergio Ramos (cap), Marcelo (Reguilón, min.77), Casemiro (Isco, min.57), Modric, Kroos (Ceballos, min.80), Lucas Vázquez, Vinicius, Benzema,

Real Sociedad: Rulli, Aritz (Zaldua, min.69), Llorente R., H. Moreno, Muñoz (Zubeldia, min.84),

Illarra (cap), Zurutuza, Merino (R. Pardo, min.73), Oyarzabal, Januzaj y Willian J.

Golak: 0-1: Willian J. (pen), min.3. 0-2: R. Pardo, min.83.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak etxeko Marcelo, Modric eta Iscorentzat eta kanpoko Willian Joserentzat. Lucas Vázquez kaleratu du bi txartel horirengatik (min.60).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!