2018-19 Real Sociedad 3-1 Real Madrid

Partida handiak gogoratzen

Vídeo

2019ko maiatzaren 12an argitaratutako kronika


Agur ezinhobea

Aukera guztiak aprobetxatuko ditugu amaieraraino. Realak hiru eta bat irabazi dio Real Madridi Anoetan denboraldiko azken neurketan etxean. Neurketa nabarmen bigarren zatiko eraginkortasunarekin hiru puntuak lortzeko, lehenengo zatiko Vallejoren kanporatzearen ondoren

Partida ez da ondo hasi eta kanpokoen lehenengo aukeran Brahimek gola egin du Rulli behetik gaindituz. Realak ondo erantzun du. Jokaldi ona erasoan, Merinok amaitu duena berdinketa eginez. Hortik gutxira, atsedenaldira iritsi baino lehen, Vallejok txartel gorria ikusi du baloia eskuarekin atera ondoren. Willian Josek ezin izan du aukera aprobetxatu eta penaltia Courtoisek gelditu du. Abantailerekin joateko abagunea baina, azkenean, banakoa markagailuan.

Bigarren zatian jokalari bat gehiagorekin Reala nagusi izan da. Baloia madrildarren arean egon da etengabe eta Zalduak, Marcelo gainditu ondoren eta Courtoisen irristada aprobetxatuz, bi eta batekoa jarri du markagailuan burukada sendo bati esker. Neurketa alde jarri da baina lanean jarraitu beharra zegoen. Eta horrela, hamar minutu geroago, Barrenetxea golegile bezala estreinatu da lehen taldearekin Oyarzabalen jaurtiketaren aldaratzea aprobetxatu eta gero. Hiru eta bat eta neurketa erabakita.

Garaipena sinisten jarraitzeko. Aukera guztiak aprobetxatuko ditugu larunbatean RCDE Stadiumen. Saiatuko gara. Zergatik ez? Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua (Zubeldia, min.68), Llorente R., H. Moreno, Muñoz, Zubeldia, R. Pardo (Illarra, min.77), Merino, Oyarzabal (kap), Barrenetxea (Juanmi, min. 87) eta Willian J.

Real Madrid: Courtois, Carvajal, Vallejo, Nacho, Marcelo (kap), Casemiro, Kroos, Isco (Modric, min.56), Brahim (Lucas, min.65), Asensio (Vinicius, min.76) eta Benzema.

Golak: 0-1: Brahim, min.5. 1-1: Merino, min.25. 2-1: Zaldua, min.57. 3-1: Barrenetxea, min.67

Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldiari eta kanpoko Carvajal eta Casemirori. Kanpoko Vallejori txartel gorri zuzena erakutsi dio 38. minutuan.

Asistentzia: 27.322 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!