KORNER: ZINEMA ETA FUTBOLA

Pelikulazko arratsaldea

Vídeo

Korner Festibala Antzoki Zaharrera gerturatu zen atzo. “Zinema eta Futbola” ekintzak Ray Loriga, Carlos Marañon eta Aitor Arregi elkartu zituen, Ricardo Fernandez moderatzaile bezala izanda, bi munduen erlazioari buruz hitz egiteko. Iritzi orokortua da futbola, boxeoaren edo automobilismoaren aldean, ez dela islatzen zinean, gizartean duen eragina izugarri handia bada ere. Hala eta guztiz ere, zinearen eta futbolaren arteko harremana dirudiena baino joriagoa da, eta nabarmen ari da sendotzen azken urteotan. Hiru protagonistek bere iritzia azaldu zuten eta ikusleek bi mundu ezberdinak elkartuz gozatu zuten.

Gainera, ikusleek bi proiekzio ikusteko aukera izan zuten. Lehena “A través del futbol” (1962) izna zen. Elias Querejeta, Realeko jokalari ohia, eta Antxon Eceizak batera zuzendutako film labur dokumental honek, frankismoak zentsuratua, gizartearen gaineko ikuspegi argi bat eskaintzen digu futboletik abiatuta.

Bestalde, zaleek “The Damned United” (2009) filmaz gozatu zuten. 44 egun irauten dituen istorio bat da hau, Brian Clough legendarioa Leeds United taldearen entrenatzaile zenean, garaiko talde ingeles nagusiarena, alegia. 1974an Leeds-eko manager (eta Cloughen etsai porrokatu) Don Revie hautesle nazional izendatu zuten, eta postu hura betetzeko Leeds-eko arduradunek azken urteetako haien aurkari nagusia kontratatzea erabaki zuten, Derby County-ko teknikari Brian Clough polemikoa alegia, eta hark eraman zuen taldea bigarren mailatik Liga titulua lortzeraino. Revieri esker, Leeds taldeak bere historiako aldirik arrakastatsuena bizi izan zuen, erasoko futbola, oso futbol fisikoa praktikatuz. Peter Taylorren lankidetzarekin lortu izan zituen Cloughek bere arrakasta guztiak. Bere laguntzailea zen Taylor, eta abentura hartan haren bidelagun ez izatea erabaki zuen. Leeds taldearen lana Taylor ondoan ez zuela onartzea, Donen mutilek osatutako aldagelan, ez zirudien lan erraza.

Arratsalde ezin hobea izan zen zaleentzat, Korner Festibalaren esanahiarekin gozatu zuten. Festibalak kultura eta futbola elkartzen ditu solasaldiak, proiekzioak, elkarrizketak, erakusketak, eta abar ekintzekin. Pelikulazko arratsaldea zaleentzat.

Beheko bideoan solasaldi osoa ikus daiteke.

Informazio osoa Kornerren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!