GASTROGUNE EREMUAN (17:30-22:30)

Pintxo-poteko osteguna Keler Espazioan

Taldeak astegunetan jokatzen duen bakoitzean bezala, bai etxean eta bai kanpoan, Gastrogune eremua zabaliko da. Beti bezala, Keler Espazioak partida baino bi ordu lehenagotik irekiko da, partida bukatu eta ordubetera arte itxiz. Errege Kopako partida pantaila erraldoian emango da 19:30etatik aurrera. Beti bezala, Gastroguneko sarbidea doakoa izango da, eta jende guztiarentzat zabalik egongo da.

Pintxo-poteko osteguna

Espazio honetara joaten diren zaleek, lehenengo aldiz, pintxo-poteko ostegun bat izango dute estadio barruan. Edariak eta pintxoak 4 euro balioko dute, eta promozioa eskuragarri egongo da zabalik egongo den bost orduetan.