ORTÚN-ESTEVEZ FAMILIA, IRUNGOA, #TXURIURDINAKMUNDUTIK LEHIAKETAREN IRABAZLE

Planetan barrena doan sentimendu bat

Vídeo

#TxuriUrdinakMundutik lehiaketak parte-hartze arrakastatsua izan du. Abuztuan epea ireki zenetik, munduko txoko guztietan ateratako 200 argazki baino gehiago jaso ditugu, guztiek mintzagai berarekin: muga guztiak gainditzen dituen pasio txuri-urdina.

Iruneko Ortún-Estévez familia izan da gure babesle Halcón Viajes-en lankidetzarekin antolatutako lehiaketaren irabazlea. Sari modura, Teneriferako bidaia bat jaso dute bi lagunentzat, zalantzarik gabe, guztiz gozatuko dutena.

Eskerrik beroenak parte hartu duten guztiei, argi utzi baitute harrotasun txuri-urdina bidaide dugula munduko edozein txokotan.