REAL SOCIEDAD 0-1 SPORTING HUELVA

Porrot gogorra

Vídeo

Realak huts eta bat galdu du gaur goizean Sporting Huelvaren aurka Zubietan. Txuri-urdinek neurketa menderatu baina eraginkortasuna falta izan zaie punturen bat lortu ahal izateko.

Ez da hasiera erraza izan gipuzkoarrentzat. Kanpokoek bere lehenengo bost minutu bikainak aprobetxatu dituzte gola eskuratzeko. Eskuin hegaleko korner batekin lortu dute huts eta batekoa, buruz, Anitak sartu duena. Hemendik aurrera, Gonzalo Arconadaren neskak nagusi izan dira zelaian, arriskua sortuz aurkariaren arearekiko. Aukera argiena Nahikarik izan du partidak ordu erdia zeramanean baina bere jaurtiketa zutoinaren ondotik igaro da kanporunz. Zorterik gabe gaurkoan.

Bigarren zatiko hasieran Sporting Huelvak beste aukera on bat izan du bigarrena egiteko. Oraingoan Alicia Redondo izan da protagonista baloia zutoinera bidali ondoren. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute baina golik lortu gabe. Nuria Mendozaren burukada, Nerea Eizagirreren urrutiko jaurtiketa, Nahikariren beste jaurtiketa… aukera dexente baina gaur ez da egun egokia izan Realarentzat. Gipuzkoarrek gehiago merezi izan dute baina garraintzitsuena falta izan zaie: gola. Andaluziarrak, aldiz, ondo aritu dira atzean lanean.

Gonzalo Arconadaren neskek aukera berri bat izango dute asteburu honetan egoera aldatzeko Real Betisen zelaian.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Iraia, N. Mendoza, Maddi (M. Cardona, min. 53), Soldevila, Chini (Itxaso, min. 53), L. Baños, C. Bautista, Manu (Etxezarreta, min. 78), Palacios (N. Eizagirre, min. 46), Nahikari.

Sporting Huelva: Sarita, Geraldine Pavel, Anita, Bosegundo, Ojeda, Castello, Bernal, Redondo (Kornievets, min. 81), Bitencourt (Irene, min. 46), Diatel (Hajri, min. 72).

Gola: 0-1: Anita, min. 5

Epailea: Cebollada Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Itxasori eta kanpoko Diatel, Redondo, Leyton eta Paveli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!