REAL SOCIEDAD 1-3 SPV COMPLUTENSE

Porrot gogorra

Gure belar hockeyeko taldeak bat eta hiru galdu du gaur eguerdian Bera Beran SPV Complutenseren aurka. Txuri-urdinek lehen zati ona burutu dute eta markagailuan aurretik joan dira Federica Cartaren gol bati esker.

Baina bigarren zatian asko aldatu dira gauzak eta madrildarrek hiru gol sartu dituzte ordu ia ordu laurden batean. Porrot gogorra gipuzkoarrentzat, lehen lau partidetan puntu bakarra lortu eta gero. Hurrengo astean, etxean berriro ere, Junior FC jasoko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!