Gure hirugarren taldeak gol bakar batengatik galdu du Gernikan gaur arratsaldean. Hobeto atera dira etxekoak neurketara, eta lehenengo aukera arriskutsuan langarekin topatu dira. Gertu egon da Pradera lehenengoa egiteko. Baina bigarren aukeran ez dute barkatu bizkaitarrek eta, korner jokaldi batean, Torrealdaik gola lortu du buruz. Txuri-urdinek ondo amaitu dute lehen zatia, pare bat aukera arriskutsu sortuz berdinketa lortzeko. Onena Martonen erremate batekin iritsi da, barrurantz joan dena, baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi du.
Estutzen jarraitu dute etxekoek aldageletatki igaro eta gero. Baloi geldiko jokaldi bakoitzean arriskua iritsi da. Sergio Franciscoren mutilek pazientzia puntu hori izan dute bere momentua itxaroteko. Azken ordu erdian nagusi izan dira txuri-urdinak, aukerak sortuz, baina asmatu gabe. Gernikak, aldiz, neurketa erabakitzeko gola bilatu du kontraerasoetan. Ez da oraindik garaipena iritsi gure bigarren filialarentzat. Dinamika horri amaiera emateko aukera izango dute igande honetan Zubietan Beasainen aurka.
Fitxa teknikoa:
Gernika: Altamira, Etxeba, Murua, Cabanas, Jagoba, Torrealdai, Cristian, Enziondo (Guarrotxean, min. 84), Gandiaga, Pacheco (Benito, min. 73), Pradera.
Real C: Ayesa, Gabilondo, Gonzalez, Elosegi, Zoilo, Elizondo, Valtierra (Regil, min. 62), Sanchez, Martin, Garcia (Begiristain, min. 79), Marton (Karrikaburu, min. 69).
Gola: 1-0: Torrealdai, min. 8
Epailea: Jon Ander. Txartel horia erakutsi die etxeko Jagoba, Cabanas eta Torrealdairi.