REAL C 1-2 UD LOGROÑÉS B

Porrota gol bakar batengatik

Vídeo

Gure hirugarren taldeak 1-2 galdu du UD Logroñes B taldearen aurka Zubietan. Errioxarrek hobeto hasi dute partida eta hasiera on horren ondorioz Mikel Arbeloaren bitartez aurrea hartzea lortu dute, area kanpotik eskuinkada bat emanda. Geldiezina. Txuri-urdinak hobeto sentitu dira aldageletatik igaro ondoren eta Orobengoak, banakako jokaldi bikain baten ondoren, partida berdindu du area aurrealdetik egindako jaurtiketa arraso batekin. Partida berdinketara bideratuta zegoela zirudien, baina kanpokoen areaz kanpoko beste gol bikain batek bere alde jarri du lehia, oraingo honetan Pepe Blancoren bitartez. Gure hirugarren taldeak bigarren porrota jaso du jarraian, eta dinamika aldatzea bilatuko du datorren asteburuan Gobelan, multzoko liderraren aurka: Arenas de Getxo.

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Arribas, Almandoz (Rupérez, min. 77), Astigarraga, Beitia (kap.), Agote (Azurmendi, min. 62), Gibelalde, Orobengoa, Pontones (Canales, min. 62), Lebarbier, Arzak (Merino, min. 77) eta Glez. de Heredia (Lizaso, min. 56).

UD Logroñés B: Unai Pérez, Sergio López, Viti (kap.), Sanvi, Mikel Córdoba, Álex Merino (Curro, min. 46), Pepe Blanco (Marcos García, min. 88), Andoni Pérez (Marcos Olguín, min. 60), Villos, Noe eta Mikel Arbeloa.

Golak: 0-1: Arbeloa, min. 22; 1-1: Orobengoa, min. 65; 1-2: Pepe Blanco, min. 79

Epailea: Ruiz Esquinas. Txartel horia erakutsi die etxeko Gibelalde eta Merinori eta kanpoko Villos, Curro, Arbeloa eta Sanviri. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!