MERINO, TXURI URDIN

“Poz-pozik nago”

Vídeo

Mikel Merino gizon zoriontsua da. Atzo hitzartu zuen Realarekin harremana eta bere etxe berria izango dena ezagutu zuen, Anoeta. Jokin Aperribay presidentea eta Angel Oyarzun presidenteordearekin batera, nafarrak, bere gurasoekin, Anoeta ikusi zuen eta kontratua sinatu zuen bere klub berriarekin. Merinok Real Sociedad TV-rekin hitz egin zuen eta bere lehen hitzak bota zituen Realeko jokalari bezala.

“Oso pozik nago asko gustatzen zaidan klub batean jokatzeagatik. Txikitatik jarraitu dut Reala, Osasunatik gertu dagoena… Liluratuta nago eta irrikitan baloia ukitzen hasteko”. Jokalari txuri-urdin berriak ez du dudarik izan Realaren eskaintza onartzeko. “Oso proiektu polita da, estadioaren berrikuntzarekin, Realak duen lagun multzoarekin, zaleekin… Guztia izan da positiboa erabakia hartzeko”, esan zuen.

Orain Realera iristen da “hazteko gogoz eta taldeari hobetzen laguntzeko irrikitan. Denborldi polita izatea espero dut”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!