19-20 Denboraldia

Real Sociedad Fundazioaren Memoria

Real Sociedad Fundazioaren 19-20 denboraldiko jardueraren memoria eskuragarri dago. Memoria berri honetan, joan den denboraldian Fundazioaren proiektuei buruzko jarduerak, aurrerapenak eta xehetasunak ikus daitezke. Urte zaila izan da guztiontzat. Pandemiaren ostean, RS Fundazioak antolatutako ekimenetan aldaketak izan dira. Hori dela eta, urte berezi honetan ezin izan dira ospatu Fundazioaren Eguna, Elkarri On edo Genuine Ligako azken fasea bezalako ekitaldi esanguratsuenetako batzuk. 

Kirola gizartera hurbiltzea eta balioetan oinarritutako hezkuntza-eredua ezartzea dira, oraindik ere, RS Fundazioaren oinarrizko zutabeetako bi. Aurreko denboraldian, Fundazioak Realeko beheko kategorietako neska-mutilen prestakuntza sustatzen jarraitu du eta Gipuzkoako futbol-eredua indartzea ere, hitzartutako klubekin batera. Kirol-jardueraren sustapena eta hedapena IkasiBiziren jardueren inguruan egin da beste behin ere, bai kanpusetan bai udalekuetan. Denboraldi osoan zehar gaztetxoek Amets Bat esperientzia Zubietan bizitzeko aukera izan dute.  

Sartu Real Sociedad Fundazioaren website-an

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!