RSFANEXPERIENCE

‘Realzale & Santo Tomas’ ospa ezazu

Asteazken honetan urte on bat amaitzen da Anoetan. FC Sevillaren aurkako partidak (21:30etan) aho-zapore onarekin utzi digun 2017 urteari amaiera emango dio. Eta horrela ere, agur esan nahi diogu, familiarekin eta irribarre batekin. Partidaren garrantzia, lehiakide zorrotza, 2017ko azken neurketa, gabonak...eta Santo Tomas bezpera, Gipuzkoako ospakizun eguna. Arrazoi asko dira zelaira etortzeko.

 

Eta ‘RSFanExperience’ ekimenaren bidez, familia txuri urdinaren fideltasuna eskertu nahi dugu berriro ere, asteazken gaueko giroa berotuz. Arratsaldeko zortzietatik aurrera ‘Realzale & Santo Tomas’ ospatuko dugu gure bazkideekin, eta horretarako, nola ez, makrotxistorrada bat, karpa taberna, Realzale Selfie, ‘Reala & Rock’ eta beste jarduera batzuk antolatuko ditugu.

 

Txistorrada

 

Ordu horretatik aurrera, estadioko iparreko Fan Zone aldean, 5.000 txistor pintxo baino gehiago banatuko dira doan bazkide txartela edota partidaren sarrera erakusten dutenei. Realeko dendaren alboan jarriko den karpa handiaren ondoan, ‘AmeztiMugi Catering’ enpresak bi food truck jarriko ditu eta Santo Tomas egunean ohikoa den milaka gosegarri prestatuko dituzte.

 

Realzale Selfie

 

‘Realzale Selfie’-a arratsaldeko beste berritasun bat izango da. Zonalde berdinean fotomatoi txuri urdina aurkituko duzu. Zure familarekin, lagunekin,
 argazkia atera eta momentuan eramango duzu -eta gure webean ere ikusi ahal izango duzu-. Eta, gainera, argazki alaienak saria izango du.

 

Reala & Rock

 

Musika, ‘RSFanExperience’ ekimena osatuko duen osagaia izango da. ‘Reala & Rock’ taldeak San Tomas bezperari giroa jarriko dio bere rock erritmoarekin. Asteazken honetako menuak denetatik izango du. Etor zaitez eta parteka ezazu familia realzalearekin. Elkar ikusiko dugu Anoetan.


Dendaren eta Museoaren ordutegiak


Asteazken arratsaldean Anoetako dendak 16:00etatik 21:30etara irekiko du. Bestalde, Real100 Museoak 16:30etatik aurrera irekiko du (sarrera doan bazkideentzat eta sarrera duten zaleentzat). 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!