Real Sociedad - RCD Mallorca

RS Smart Tag-aren lehen onurak!

Vídeo

Abian da RS Smart Tag ekimena. Datorren igandean, partidaren atarian, lehen onurak gozatu ahal izango dituzte kamiseta eta etiketa adimenduna lotu dituzten zaleek. Oraindik ez duzu lotu? Azkar ibili, eta eskatu doan zure RS Smart Tag-a gure denda ofizialetan. Oraingo honetan, klub txuri urdinarekin lotura zuzena izango dute abantailek. Lotura egindakoan, zure onurak zure Realzale App-eko ‘Promozioak’ atalera iritsiko dira.

Zatoz zure kamisetarekin eta eskatu doan zure etiketa

RS Smart Tag-aren onura guztietaz gozatzeko, maite duzun taldearen kamisetarekin etorri behar zara partidara, eta Realzale aplikazioarekin lotu. Zozketak, deskontuak eta opariak aktibo dauden unean jakinaraziko dizugu. Zure mugikorra etiketa adimendunera hurbildu eta promozioetaz gozatzen hasi. Eta bai, ondo irakurri duzu: igandean derbirako esprientzia irabazteko aukera izango duzu, tabernetako doako kontsumoa izango duzu eta deskontu erakargarriak izango dituzu dendan.

Nola lortu dezaket

Denboraldi honetako joko kamiseta bat baduzu, zatoz klubeko denda ofizialetara (Elkano edo Reale Arena), eta eskatu doan zure kamisetako etiketa adimenduna. Erosi ere egin dezakezu, eta denda ofizialetan galdetuko dizute ea etiketa jarri nahi duzun (kostu gehigarririk gabe). Gogoratu Realzale aplikazioarekin lotu behar duzula.Igandean, Reale Arenako denda 16:30etan irekiko da.

Gehiago

Hurrengo partidetan beste deskontu eta zozketa asko eskainiko ditugu, hala nola, Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko dortsalak, FIFA 2020 jokoak eta FIFA Points kupoiak, yoga klaseak, Itzulia auto ofizialetatik ikusteko VIP paseak... eta gure marka laguntzaileekin ere promozioak martxan jarriko ditugu. Jarri zure elastikoa eta eskatu doan RS Smart Tag-a!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!