Erregina Kopako txapeldunek Espainiako Superkopa jokatuko dute, otsailaren 5etik 9ra, Salamancako El Helmántico zelaian. Gipuzkoarrek Levanteren aurka neurtuko dituzte indarrak finalerdian, asteazkenean, 20:00etan.
Espainiako Futbol Federazioak klub txuri urdinari emandako sarreretatik, estadioaren Hegoaldeko Harmaileko eserlekuak jarriko dira salgai. Sarrerek (zenbakitu gabekoek) 5 euroko prezioa izango dute, eta gaur hasi eta otsailaren 3ra arte erosi ahal izango dira, honako esteka honen bidez: Sarrerak erosi.