CLUB EGARA – REAL SOCIEDAD (OSTIRALA, 11:00, TDP)

Semifinalen bila

Vídeo

Belar-hockeyko gure taldea gaur arratsaldean abiatuko da Bartzelonara eta bihar Erreginaren Kopako edizio berri batean parte hartuko du. Txuri-urdinek Egara Klubaren aurka jokatuko dute final-laurdenetan, eta kanporaketa oso parekatua izango dela uste da. Txapelketa RC Poloren egoitzan jokatuko da.

Aurtengo Ligako aurrekariak kataluniarren aldeko garaipenarekin amaitu zen, azakn jokaldian lorturikoa, bi taldeak antzekoak direla erakutsiz. Ivan Lorentek entrenatutako taldea presiorik gabe eta ahalik eta ondoen aritzeko gogoz iritsiko da. Finalerdietara pasatzea emaitza bikaina izango litzateke. A por ello. Atxurrak gora!

Partida Teledeporte katetik jarraitu ahal izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!