AMETS BAT

Sentimendua aireratuz

Vídeo

Gaur 162 txikiek Zubieta eta lehen taldeko jokalariak ezagutzeko aukera izan dute. Goizeko 10:00etan Hernaniko Inmakulada Ikastetxea, Azpeitiako Iraurgi Ikastola, Donostiako Larramendi Ikastetxea eta Billabonako Zubimusu Ikastolako ikasleak iritsi dira instalazioetara klub txuri-urdinarekin Amets Bateko goiz eder batez gozatzeko. Ilusioz beteta, taldetan banatu dira eta gure monitoreekin Zubietako txoko guztiak ezagutzera abiatu dira. Dauden zelai desberdinak eta klubaren historia eta baloreak azaltzen duen bideo bat ikusi dituzte. Kirola praktikatzeko denbora ere izan dute, gure monitoreek prestatuta zituzten hainbat jokotan arituz

Hamaiketakoaren orduan lehen taldearen entrenamendua ikusi dute, jokalariak ezagutu eta etengabe animatuaz azken egunetan maitasunez prestaturiko banderak eta pankartak erakutsirik. Goizeko momenturik bereziena iritsi da Diego Llorente eta Titay Calvo jokalariak beraiekin une atsegin bat pasatzera joan direnean. Txikiek galderak egin ondoren eta etxera joan aurretik Agirretxerekin talde argazkiak atera dituzte.

Txango berezi hau modu bikainean amaitzeko arratsaldean Donostiako Aquarium-a bisitatuko dute eta hurrengo larunbatean Getafe CF-ren aurkako partida ikusiko dute Anoetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!